jueves, 30 de octubre de 2008

Goierri Telebista

Goierri Telebista, telebista zerbitzua emateko helburuarekin sortu zen. Informazioa eta aisialdirako saioak Euskaraz egiteko helburuarekin.Goiherriko Ikuskari SL-ren sorrera enpresa bezala, 2003ko maiatzean. Ekimen pribatutik abiatutako proiektua da, baina Goierriko 18 udalen oniritzia eta partehartzea du.

Lehen emisioak, 2003ko irailean egin ziren. Kable bidez (Euskaltel plataforman)- Uhin bidez berriz, 2004 urtarriletik.

Goiekik (Goierriko Garapen Agentzia) 2003an egin zuen ideia berriztatzaileen lehen saria jaso zuen. 2004ko Ekainaz geroztik beraien lokaletan daude, Ordizian. Lehen urratsak Beasaingo egoitza txiki batetan eman zituzen. 3 pertsonako lantaldearekin eman ziren lehen urratsak. Gaur egun 7 pertsona dira egun osoko lan ekitaldiekin.

Piskanaka piskanaka, bai kantitatean eta baita ere kalitatean haziz doaz, beti ere hankak lurrean edukita eta ikusita zein barruti txikian dauden.

Hasierako lan moduan, posprodukziora bideratu bazen ere, orain beste esfortzu bat egiten ari dira Goierri Telebistari aurpegiak jartzeko. Platoko saioak bultzatu dituzte ikuslearekin gertutasun hori lortzeko.

2007ko irailean lortu zuten, TDT frekuentzia digitala. Goierrin beste hirurekin partekatuko dute multiplexa: Localia, Vocento eta Urola Telebistarekin.

Non eta nola ikusi
Seinalea uhin bidez Beasain, Ordizia, Lazkao, Idiazabal, Legorreta, Olaberria, Ormaiztegi, Segura, Gabiria, Zerain, Arama, Gaintza, eta Altzaga herrietara iristen da. Horretarako UHF 39 kanala sintonizatu behar da. Eta kable bidez euskaltel duzuenok S11.

No hay comentarios:

Publicar un comentario