jueves, 30 de octubre de 2008

Top7:

Hona hemen ikasgaiari dagokionez interesgarriak iruditzen zaizkidan zazpi webguneen zerrenda:

1-youtube: http://es.youtube.com/
Nahikoa ezaguna den web orri honi buruz gauza berririk esan dezakegunik ez dut uste. Web orrialde hau mota guztietako bideoen etxea dela esan dezakegu. Ikasgai honetarako interesgarri iruditzen zait bertan jarrita dauden bideoak hartu baitaitezke: bai ondoren irudiak guk egin nahi dugun produkzio batean erabiltzeko eta baita audioa ere.

2-zamzar: http://www.zamzar.com/
Orri honen funtzioa artxiboak formatu batetik bestera pasatzea da.Gainera formatu aukera zabala aurki dezakegu eta dohainik gainera.Hori dela eta oso garrantzitsua iruditzen zait guretzat zein edonorentzat orrialde honen jakinaren gainean egotea.

3-translate google: http://translate.google.com
Googleren web-orri honekin edozein web-orri itzultzeko aukera izango dugu. Hau garrantzitsua da jakinik interneten dagoen informazioaren gehiengoa ingelesez dagoela.

4-jamendo: http://www.jamendo.com/es/
Musika artxiboak daude bertan. Esan daiteke youtube bideoen etxea bada hau musikaren etxea dela beraz bertan eskuragarri dugun musika eta audio guztia erabilgarri egingo zaigu edozein ikus entzunezko proiekturi ekin behar badiogu.

5-foroak: http://www.foros.net/
Foroak beti dira erabilgarri edozein duda sortzen zaigunean gure gaia aukeratu foro batean sartu eta gure zalantza argitu dakiguken normait aurkituko dugu. Guk ere guk dakigunaz lagun dezakegu jendea. Hala ere baditu beste hainbat funtzio ere foroak besteak beste:jendeari zer gustatzen zaion jakitea…webgune honetan era guztietako foroak dauzkagu gaika sailkatuta.

6-eitb: http://www.eitb.com/
Aipatu gabe utzi ezin dezakedan webgunea da. Bertan albisteak bideoak eta azken orduko berriak aurki ditzakegu. Honez gain parte hartze handia eskaintzen duen web orria dugu honakoa.

7-pixer.us: http://pixer.us/
Webgune hau irudiak editatzeko edo eraldatzeko erabil dezakegu.Photoshoparen ordezko online programa modukoa litzateke. Horrela guk hardwearean programarik instalatu gabe argazkien eraldaketa edo editatzea ahalbidetzen du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario